Iruñean bizi den Carmen Salgado artista perutarraren pintura-erakusketa. Ziudadelako Bolborategia. Azaroak 28 – Urtarrilak 19.
Carmen Callaon jaio zen, Peruko kostaldean, eta haurtzaroa hantxe eman zuen, bere oroimenean itsatsita gelditzen ziren animaliak, koloreak, lekuak eta sentsazioak biltzen. Gaztetan, Limara ikastera joan zenean, dena ezin hobeki instalaturik eraman zuen bere imajinarioan; jada Arte Ederretako fakultatean zegoela, bere bokazioa gauzatu zuen, eta funtsezko beste aurkikuntza bat egin zuen: ulertu zuen bizitza ikusteko modu asko daudela, pertsona guztiak desberdinak direla eta horiek errespetatzea ezinbestekoa dela.
Desioak margotutako irudi bihurtzea, istorio grafikoak garatzea edo kutxa txikiak eraikitzea bere asmamen-uholdeari babesa emateko moduak izan dira, eta sormena erabili du horretarako. Bere existentziari intentsitatea eta zentzua eman dion beharra izan da.
Carmenek istorioak kontatzen ditu etengabe, artista-liburu ederretan kontatu ere, oso iradokitzaileak diren collageetan edo Carmeni sor ditzala eskatzen dioten hainbeste pertsonaia hartzeko gela txikiak eraikiz.
Bere lantegian milaka argazki, ebakin, abalorio, objektu eta abar gordetzen ditu. Horiek etengabeko bultzada izanen dira irudi-gurutzaketa berriak aurki ditzan, kidetasunak sor daitezen, atsedenik gabe idazten den nobela amaigabe batean.