Santurtziko Antzerki Jaialdia 2024: "La celestina"

Santurtzi 2024(e)ko Azaroak 28
  • Santurtziko Antzerki Jaialdia 2024: "La celestina"

2024ko Santurtziko Antzerki Jaialdiaren barne.

Arimaren azaleraino sartuko zaigun bertsio horretan pasio erotikoa eta gutizia “Carpe Diem”-en erritmoan agertzen dira.

Fernando de Rojasen eleberri ospetsuan oinarrituta, Calisto eta Melibearen arteko maitasun istorio tragikoa kontatzen du. Celestina kontakatilu eta maitasun-kontuetan bitartekari maltzur eta manipulatzailea da, Calistok kontratatu duena Melibea konkistatzen laguntzeko. Azpijoko eta amarruen bidez, Celestinak maitaleak elkartzea lortuko du, baina bere anbizioak gertakari tamalgarriak ekarriko ditu. Antzezlanak grinaren, gutiziaren eta patuaren inguruko gaiak aztertzen ditu, eta horrekin batera, ustelkeria eta gainbehera morala ere kritikatzen. Elkarrizketa zirraragarriak, aberatsak eta pertsonaia konplexuak ezagutuko ditugu giza-desioen zaurgarritasuna eta besteak manipulatzearen ondorioak agerian uzten dituen tragedia horretan.

Eduardo Galanen egokitzapenak ekintzaren dinamismoa, gatazken erritmoa eta denbora azkar doalako sentsazioa bilatu ditu, obraren ideia nagusia islatzeko: “carpe diem”-a, bizitza laburra dela eta aprobetxatu beharra dagoela alegia. Celestinak Melibeari esaten dion bezala, gaztaroaz gozatu beharra dago, zahartzaroak edertasuna hondatu baino lehen.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Fernando Rojas (Eduardo Galanen bertsioa/ versión de Eduardo Galán)
  • Zuzendaritza: Antonio Castro Guijosa
  • Antzezleak:  Anabel Alonso, José Saiz, Víctor Sainz, Claudia Taboada, Beatriz Grimaldos, David Huertas

 

serantes.com

Laburrean

Non