"Basoa", Luisa Chillidaren erakusketa

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko azaroaren 29(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 18(e)ra
  • "Basoa", Luisa Chillidaren erakusketa

INAUGURAZIOA, ostirala, azoraren 29an, arratsaldeko 18:30etan

Oraingoan, Ekain Arte Lanak galeriak 1981an Donostian jaiotako Luis Chillida artistaren BASOA bilduma aurkeztuko du.

BASOA Luisa Chillida-ren azken pintura multzo berria da. Bertan, gizakiaren eta zuhaitzen arteko harremanari buruzko gogoeta egiten du. Eta ez bakarrik elementu natural gisan, baizik bizi ditugun garai latz hauetan; babesleku eta funtsezko diren gotorleku loturaren sinbolo gisan ere.

Erakusketa horretan zehar, artistak begirada figuratiboa eta hurbilketa abstraktua uztartzen ditu, gai nagusiak zuhaitzek duten aldakortasuna esploratuz dira. Pieza figuratiboenak basoetako giro intimo eta babesgarrian barneratzeko gonbidapen bat egiten digute; abstraktuek, berriz, enborrak eta kopak desegiten dituzte, haien forma eta perspektibekin jolastuaz.

BASOAn, artistak zuhaitzaren dualtasuna aztertzen du: hartzen eta babesten duen espazio fisikoa, eta naturaren formak berrinterpretatzeko inspirazioa ematen duen kontzeptu bisuala. Serie honek zuhaitzei omenaldia egiten die, babesleku gisa eta arte-iturri gisa.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko azaroaren 29(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 18(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:30-13:30 eta 17:30-21:00
  • LekuaEkain Arte Lanak
    Iñigo, 4 - Aldamar Eskina
    Donostia-San Sebastián
    Web
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Ekain Arte Lanak, Donostia-San Sebastián

Non