Euskal musikaren erroen eta hurbileko kulturen inguruko ibilbidea, urrunagotik datozen beste soinu batzuen ohiartzunekin... Kuttune susperraldian dagoen folk taldea da, 9 lagunez osatua, Nerea Quincoces perkusionista eta abeslariak zuzenduta.
Kuttune fusioa da, herri musika eta beste folkloreekiko anaitasun kulturala; batik bat Afrika mendebaldeko, ekialde-ertaineko zein latinoamerikakoarekin.