"MEM Jaialdia Perfomanceak"

Bilbao 2024(e)ko Azaroak 29
  • "MEM Jaialdia Perfomanceak"

Museoan izango da Txema Agiriano komisario duen MEM Arte Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdiaren saioetako bat. Tradizioaren eta ziberkulturaren arteko erdibidean den ekitaldi honen programak munduko txoko ezberdinetako artisten performanceak bilduko ditu. Guo Xiaojingek adimen artifiziala darabil Txinako pintura klasikora hurbiltzeko. Hao Fangyuanek ere bere sorterrira begiratzen du Txinako pertsonaia mitologiko bati buruz aritzeko. Katariin Raska & Villem Jahu estoniarrek, berriz, folklorea berrasmatzen dute beren herrialdeko gaita berezia eta elektronika erabilita. Irrintziaren tradiziotik abiatuta, Iaiaiai taldeak soinuarekin eta espazioarekin esperimentatuko du ahotsaren bitartez. Karla Krachtek, aldiz, zuzeneko zinema egiten du; eskuz egindako objektuak, bideoa eta proiekzioa baliatuta, etorkizuneko arkeologo baten istorioa kontatzen duen zientzia fikziozko film bitxi batean murgilduko gaitu.

Egitaraua:

  1. Guo Xiaojing (Txina): Landscape Painting (bideoa)
  2. Hao Fangyuan (Txina): Flower Pan Gu (bideoa)
  3. KATARIIN RASKA & VILLEM JAHU (Estonia): gaita eta elektronika
  4. IAIAIAI irrintzi taldearen emanaldia (Euskal Herria)
  5. KARLA KRACHT (Katalunia/Alemania): Divine Cyborg #17 - Dancing with the Ghosts

Iraupena, gutxi gorabehera: 75 min

Programak aldaketak izan ditzake


Laburrean

Non