Iparra Galdu Gabe 2024ren barruan.
2024an 50 urte beteko dira Errobi taldea lehen aldiz eszenatokira igo zenetik, eta Anje Duhalde eta Mixel Ducau berriro elkartuko dira ospatzeko. Euskarazko rockaren aitzindariek euren abesti ospetsuak eskainiko dizkigute, gaur egungo soinuetara hurbilduz, haien esperientzia musikalek aberastuta. Haiekin batera, Txomin Duhalde (bateria), Rémi Gachis (gitarra) eta Iñigo Telletxea (baxua) arituko dira.