2015ean sortu zuten Istanbulen Oguz Kont eta Sarp Daglar Sahin txikitako lagunek. 10 urtez elkarrekin proiektu ezberdinetan lan egin ondoren, bikoteak 2015ean bere lehen Gentrificación singlea kaleratu zuen, ondoren 3 abestiko EP bat, Turkian beste inon ez bezalako estiloa sartu zuena.
Pandemian euren musika beste puntu batera eraman nahian, abesti bat grabatu zuten lehen aldiz aparte zeudela eta Under the Sun singlea 2020an bildu zen entzuleekin. Under the Sun-en, Oguz Kont eta Daglar formatu berri batean aritu ziren lanean eta 2021aren amaieran disko berria grabatzen hasi ziren.
2022an Can Surmenek bateria hartu zuen eta The Flabbiesek lana azkartu eta "Jungle" abesti berria aurkeztu zuen 2022ko apirilean. "Alive" bigarren diskoa kaleratu ondoren, The Flabbiesek entzuleekin biltzen jarraitzen du kontzertu eta jaialdietan.