Errenteriako 2024ko Giza Eskubideen Jardunaldien barruan.
Mundu-mailan gutxien kutsatzen duten herrialdeetako bat da Pakistan, baina lehen-lehen postuetan dago, ordea, klima aldaketaren ondoriozko hondamendi naturalekiko zaurgarritasun-rankingetan.
Horrek ondorio-kate luzea eragiten du tokian tokiko gizartean, eta horixe islatzen du Igone Mariezkurrenaren fotokazetaritza lanak: Pakistango erradiografia sozial bat egiten du herrialdea iparraldetik hegoaldera zeharkatuz eta hari gisa Indus ibaiaren ubideak erabiliz.
Bisita gidatua Igone Mariezkurrena egilearekin abenduaren 2an, astelehena, 18:00etan.