CHICAGO Broadwayko musikalik famatu eta zirraragarrienetakoa da. Antzerki musikaleko garai guztietako hiru egilerik handienak dira haren partitura, letra, libreto eta koreografien sortzaileak: John Kander, Fred Ebb eta Bob Fosse. Zikoizkeriari, erailketari eta ikuskizunaren munduari buruzko istorio zirraragarria da CHICAGO, «All That Jazz» eta «Razzle Dazzle» bezalako arrakastaz betea. Broadway musikalik onenen sehaska bihurtzen duten elementu guztiak ditu musikalak: famari eta aberastasunari buruzko istorio unibertsala, partitura mitikoa eta historiako onenen aintzatespena duen koreografia.
38 herrialdetan taularatu delarik eta 34 milioi ikuslek ikusi dutelarik, CHICAGO antzerki-fenomeno bihurtu da mundu osoan. Zinemako eta telebistako izarrak, hala nola Melanie Griffith, Patrick Swayze, Sofia Vergara eta Pamela Anderson, erabat maitemindu dira libretoarekin, eta musikaleko pertsonaiarik enblematikoenak antzeztu dituzte. CHICAGOk 6 Tony sari, 2 Olivier sari eta 1 Grammy irabazi ditu, eta zutiko milaka txaloaldi jaso.