Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 17. edizioan, abenduaren 6tik 15era. Euskalduna Bilbao eta BBK Aretoan egingo da Mendi Film 2024. Guztira 24 zine saio eskainiko dira, eta 4 Mendi Talk edo liburu-aurkezpen egingo dira.
Euskalduna Bilbao egoitza bezala indartu da. Hango hainbat aretotan egingo dira bi asteburuetako saio eta ekintza guztiak, abenduaren 6tik 8ra, eta 13tik 15era. Han egongo dira aurtengo hiru erakusketetatik bi (Gailurretan izan gaitun eta Tximist 1974), Mendi Pro jardunaldia mendiko zinemaren industriari begira, 4 liburu aurkezpen, eta 16 zine saio eskainiko dira, tartean Hasera Ekitaldia, Sari Banaketa Ekitaldia, pelikula irabazleen Non Stop saioak, eta aurtengo berrikuntza, Gau Magikoa haurrentzako eta familientzako saioa.
BBK Aretoak aste barruko 8 saio hartuko ditu, astelehenetik ostegunera, egunero bina saio. Kanpaleku Nagusi kuttuna da areto hau, Mendi Film Gasteiztik Bilbora etorri zenetik urteroko egoitza, 2012tik etenik gabe.
Abenduaren 6an, ostirala, Euskalduna Bilbaoko Auditorio Nagusian egingo da Hasera Ekitaldia (19:30), hiru zatitan:
Aurtengo berrikuntza nagusia da. Haurrentzako ekitaldi bat, ipuinak, antzerkia, musika eta proiekzioak uztartuz. Giro "magikoa" sortuko da, umore ukituekin batera, txikienak eta haien familiak eskutik hartu eta irudimenaz hegan egiteko gonbitea luzatuz.
Istorio bat, Les Bobè-Bobé konpañiako kideek antzeztua, eta hura harilkatzeko lau pelikula:
FILMAK
226 pelikula inskribatu dira aurten Mendi Filmen, orain arteko 17 edizioetan kopuru oparoena.
Hautatuak 49 FILM izan dira, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituztenak.
Hainbat estreinaldi gauzatuko dira, Mendi Filmen erakusleiho aparta baliatuz:
Jatorria: Espainia (15), Frantzia (11), Estatu Batuak (7), Italia (5), Austria (1), Erresuma Batua (1), Eslovenia (1), Kanada (1), Suitza (1) eta Norvegia (1). Koprodukzioak ere dezente dira: EEBB-Belgika (1), EEBB-Kanada (1), Suitza-Italia (1), Suitza-Polonia (1), Txile-Argentina (1).
Euskal Herrian ekoiztutako edota zuzendari euskaldunak dituzten 12 filma.
Sail Ofiziala:
Zabalandi Saila:
Mendi Filmek sortutako azpitituluak dituzte filmek, euskaraz eta gaztelaniaz.
24.800 euro banatuko dira 12 saritan:
Sarietako irabazleek Iñigo Aristegui eskultoreak landutako Eguzkilore garaikurra jasoko dute -Soinu Bandaren kasuan Txalaparta-, diru-sariaz batera.
EPAIMAHAIA: Sail Ofiziala
10 egunetan 50 bat zinegile, ekoizle eta atleta protagonista izango dira Bilbon, euren lanak agertokietan aurkeztuz.
Nabarmentzekoak:
Alpinista frantziarra, mundu mailako elitean dago. Urrezko Pioleta saria 2018an Nuptse hego arpegiko igoeragatik. Bi pelikuletan da protagonista, eta Mendi Filmeko Hasera Ekitaldian parte hartuko du.
NUPTSE. L’INACCESSIBLE ABSOLU | abenduak 6 ostirala, Hasera Ekitaldia, Euskalduna Bilbao, 19:30
LES JOURS SAUVAGES | abenduak 12 osteguna, BBK Aretoa, 19:30
Idazle, poeta eta eskalatzaile italiarra. Nazioarte mailan sona handia dute haren lan literarioek, erreferente handi bat da.
L’ETA SPERIMENTALE | abenduak 7 larunbata, Euskalduna Bilbao, 17:00
Emakume ekintzaile pakistandarra. ‘Flying Hands’ filmako protagonista da, gorra jaio zen haren alaba bazterkeria eta estigmatizazioa jasatetik libratu eta gorren komunitate zabal bati hezkuntzarako eta gizarteratzeko bideak ireki dizkiona.
FLYING HANDS | abenduak 7 larunbata, Euskalduna Bilbao, 19:30
Zinegile eta alpinista poloniarra. Iaz epaimahaikide izan zen, eta IAMF-ren Sari Nagusia jaso zuen. ‘The Wall of Shadows’ filmarekin Mendi Film 2021 Sari Nagusiaren irabazlea, eta nazioarteko jaialdi entzutetsuenetako beste hainbatetan ere bai. Wanda Rutkiewicz alpinista aitzindaria izan zenaren erretratua dakar ‘The Last Expedition’ filman.
THE LAST EXPEDITION | abenduak 8 igandea, Euskalduna Bilbao, 17:00
Zinegile frantziarrak, Mendi Filmen askotan saritutakoak. Kilian Jornet, Charles Dubouloz, Hillary Gerardi… outdoor munduan aski ezagunak diren atleten zinegile dira.
ALWAYS ALIVE | abenduak 14 larunbata, Euskalduna Bilbao, 19:45
Alpinismoaren eta eskaladaren munduetako bi legenda dira Silvo Karo (Eslovenia) eta Thomas Huber (Alemania), eta puntako dibulgatzailea Sebastián Álvaro (Espainia). Haien ibilbide distiratsuak oinarri hartuta, liburu aurkezpenak egingo dituzte.
Silvo Karo – LIGHT AND FAST | abenduak 7 larunbata, Euskalduna Bilbao, 16:00
Sebastián Álvaro – MIS MONTAÑAS | abenduak 8 igandea, Euskalduna Bilbao, 16:00
Thomas Huber – A WILD LIFE | abenduak 14 larunbata, Euskalduna Bilbao, 12:00
Argazki ederrekin eta ondare historiko handiko hiru erakusketa nagusik jantziko dute Bilbo azaroan hasi eta urte bukaera bitarte:
Mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituen erakusketa.
Metro Bilbaoko geltokietan | Azaroaren 15etik abenduaren 30era arte
Emakumeek euskal mendizaletasunaren historian izan duten garrantzia aitortzen duen erakusketa, Euskadiko eta Nafarroako mendi eta eskalada federazioek haien mendeurrena ospatzeko urtean sortu dena.
Euskalduna Bilbao | Abenduaren 6tik 15era
Everesteko 1974ko euskal espedizioaren 50. Urteurrenean EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoaren erakusketa.
Euskalduna Bilbao | Abenduaren 6tik 15era
Mendiko zinemagintzaren industriaren inguruko jardunaldi aberats bat ere antolatu da aurtengo ediziorako, era batera edo bestera sektorean lan egiten duten profesionalei eta industria honetan murgildu nahi duten zaleei zuzendua.
MENDI PRO | abenduak 13 ostirala, Euskalduna Bilbao, 9:00-13:30