"Liburutazioak", Iñaki Martiarenaren "Mattin" erakusketa

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko abenduaren 9(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • "Liburutazioak", Iñaki Martiarenaren "Mattin" erakusketa

Hainbat liburutan argitara emandako ilustrazioak ikusgai ipini ditu Iñaki Martiarena “Mattin” sortzaileak. Ohi bezala, Altzan bizi den artistak grafika oso anitza baliatu du euskara kolorez blaitzeko; etorri handiko burutazioak liburutazio bihurtuz. Teknika digitala da, baita linograbatua ere.

Bilduma honetako hainbat ilustrazio, liburu hauetan daude: Lamiak eta emagina (Denonartean 2024), Txulotik (Denonartean 2024), Irritaia (Zortziko Editions 2024), Aurpegrafiak ( Zortziko Editions 2023) edo Hona Bostekoa (Udalbiltza 2023), besteak beste.


Laburrean

Non