"Las aventuras del capitán Torrezno" komikiari buruzko solasaldia

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Abenduak 10
  • "Las aventuras del capitán Torrezno" komikiari buruzko solasaldia

Juan Manuel Díaz de Guereñu-k gaztelaniaz aurkeztutako solasaldian Santiago Valenzuela komikigilearen (Donostia, 1971) Las aventuras del capitán Torrezno (Astiberri, 2023) komikiaz hitz egingo da.

Santiago Valenzuelak, Madrilen bizi den donostiarrak, Arte Ederrak ikasi zituen, eta ilustratzaile gisa lan egin du hainbat hedabidetarako, hala nola El País Semanal eta publizitate- eta diseinu-enpresetarako, baina komikigintzari eskaintzen dio denbora gehiena. 2011n Komikiaren Sari Nazionala jaso zuen Plaza elíptica komikiagatik.

Valenzuela 2002an hasi zen Las aventuras del capitán Torrezno liburuki luzeetan biltzen, bere higiezineko sotoan funtzionario batek sortu zuen "Micromundo" miniaturazko unibertsoan Torrezno mozkorrak bizi izan zituen abenturak kontatzen.


Laburrean

Non