Extramission. Begi distiratsuen ehizan erakusketan Jessica Sarah Rinland argentinar-britainiar zinemagilearen lana ikusi ahal izango dugu. XX. mende hasierako National Geographic aldizkariko artxiboekin konbinatzen ditu erakusketak mugimenduzko irudi berriak eta audio grabazioak. Rinlanderen lanean egindako kontserbazio eta aberriratze ekintzek iradokitzen dute zaintza ekintza garaikideek iraganeko indarkeriak azal ditzaketela. Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutzea eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu. Ez da beharrezkoa artearen inguruko ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioak Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.
Datak:
Urriak 17. Jessica Sarah Rinland 18:00etan gazteleraz
Azaroak 14. 19:00etan euskaraz
Abenduak 12 . 19:00etan euskaraz