MIREN IZA (TULSA) (Donostia, 1979) euskal konpositore eta abeslaria da. 2007tik, eta Tulsa izen artistikoarekin, zazpi disko argitaratu ditu. Gaztelaniazko abestiak idazten ditu, pop bokazioz abestutako kontakizunak. Genero desberdinetako emakumeen eragin handia du, abesti melodikoa, bluesa, dream popa, Mari Trini, Beach House, Bessie Smith eta Karen Daltonena, besteak beste. Zinemari dion maitasunak hainbat proiektu zinematografikotan parte hartzera eraman du; hala, musika jarri dio Malagako Zinemaldian zilarrezko Biznaga saria jaso zuen Jonás Truebaren Los exiliados románticos filmari, baita Raúl Santosen Ignonauta luzera ertaineko filmari ere. 2007an Grammy Latinoen sarietarako errebelazio-artista izendatu zuten. 2023an, bere zigulu propioan, Matxitxako diskoa argitaratu zuen, Amadora estudioan grabatutako zazpigarrena, eta Maria Velasco antzerkigileak idatzi eta zuzenduta haren antzerki-bertsio bat egin zuten.
LORENA ÁLVAREZ(San Antolín de Ibias, 1983) “Bertso aske bat Espainiako musikaren panoraman”, “punk kantautorea”, “berezkotasuna darion arima urduri bat”, edo “egile-kantugintza garaikideko erreferentea” dira, besteak beste, lortu dituen kalifikazioetako batzuk; baina berak ihes egiten die, ez baitu sutan dagoen uztai batetik pasatzera behartuta dagoen lehoi etxekotu bihurtu nahi, eta bere bideari jarraitzen dio, libre, bide hori urrats sendoz irekiz, poesiak eta musikak garai hauetan zer esana dutela irmo sinetsiz, eta, batez ere, artea ez dagoela haiek sinetsarazi nahi diguten lekuan.
Musikagilea, ekoizlea eta interpretatzailea, margolaria ere izan da. La Cinta (Sones, 2011), Anónimo (Sones, 2012) bere lehen LPa, Dinamita EPa (Producciones Doradas, 2014), Colección de Canciones Sencillas LPa (Primavera Labels/Universal Music, 2019) eta Londresko UsTwo Games estudio ospetsuaren Alba, A Wildlife Adventure (2020) bideojokoaren soinu-bandaren konposizioa argitaratu ditu. LORENA ÁLVAREZ haize freskoa izan zen musikaren eszenan, eta aitzindaria musika folklorikoaren aukerak azaltzen eta errebindikatzen; hain zuzen, ondoren artista askok egin duten bidea ireki du, musika tradizionalaren ohiko teknikak gaindituta, eta lortu du musika folklorikoa garaikidetasuna eta tradizioa konplexurik gabe eskutik joan daitezkeen testuinguru berri batean kokatzea.? Oinarri horren gainean eraiki du poesia sentiberenaren eta atzigaitzenaren eta lur emankor eta harroenaren artean mugitzen den obraren aldamioa, bihotza uzkurtu baina arima jasotzen duten abestiz betea, betiere parekorik ez duen haren estilo berezian, kantautoreak gurekin partekatu dituen emanaldi guztiak bezain era berezian.
Haren azken lanak, Lorena Álvarez eta los Rondadores de La Val D ? Echo (El Volcán Música, 2021) Huescako Pirinioetan laut- eta bandurria-jotzaileen dantza-orkestra batekin batera grabatu zutenak, agerian uzten du, berriz ere, musika tradizionala eta herrikoia gaur egungo panoraman txertatzeko espazio baten bilaketa nekaezina. Lorenaren hitzetan, espazio hori “giza-harremanen zerbitzura dagoen musika gisa gorpuzten da, abestien espirituen zerbitzura dauden pertsonetan, oinak lurrean dituen musika gisa, hori da niretzat kulturaren eta artearen esanahia.”
Azken urtean zehar, Lorena kantu horiek eta bere errepertorioko aukeraketa bat –hari-instrumentu horietara egokituta– aurkezteko bira zirraragarri batean murgilduta egon da, Víctor Herrero Portugalgo gitarraz, Carlos Aquilué lautean eta Vicente Pérez kontrabaxuan lagun dituela, besteak beste, Madrilgo Infanta Isabel Antzokian, Gijóneko Nazioarteko Zinema Jaialdian, Galiziako Atlantic Festen eta Suediako Clandestino Festivalen.
Moderatzailea: LAURA TORRE VALL (Iruña, 1983)
Artearen Historian doktorea, Argazkilaritzaren Historian espezializatua, “Argazki-ibilbideak eta lurralde diskurtsiboak: XIX. mendeko Espainiako bidaien argazki-bilduma” tesia egin zuen.
Musikarekin uztartu ditu ikertzaile, kuradore eta irakasle lanak, eta Panty Pantera, Río Arga eta, batez ere, Melenas taldeetako bateria-jotzaile gisa aritu da. Gaur egun azken talde horretan dabil buru-belarri.