Francis Díez (ahotsa), Josi Jiménez (baxua, koruak), Luis Javier Saiz Txanpi (bateria), Raúl Lomas (teklatuak), Joe González (saxofoia), Josu Aguinaga (gitarra, koruak)
2024ko udazkenetik aurrera Doctor Deseok Suavemente me mata con su canción birari emango dio hasiera, antzokietan egingo dira zuzeneko horiek, horrek esan nahi du entzuleek aulkietan eserita ikusiko dutela taldearen jardun leun, ezti-ezti eta dotorea. Gainerakoekin alderatuta, Suavemente me mata con su canción bira desberdina izango da. Bira horretan, abestirik geldoenak, kabareteroenak, emeki-emeki datozen abesti intentsoenak, teatralenak entzungo dira, taularatze kutun eta goxoarekin.