"LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea", Leticia Paschettaren erakusketa

Bilbao 2024(e)ko abenduaren 17(e)tik 2025(e)ko martxoaren 2(e)ra
  • "LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea", Leticia Paschettaren erakusketa

Leticia Paschetta artista eta arkitektoak bere “paisaia ludikoen” proposamen berri bat aurkeztuko du Mediateka Galerian.

Artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituzten esperientzia espazialak dira. Giza interakzioan ardaztutako instalazioak. Sortzailearen hitzetan, "gure pertzepzioa eta jolasteko, amesteko eta sentitzeko dugun modua aldatzeko aukera aztertzen dute".

LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea instalazioak hiru ardatz nagusi hauek ditu oinarrian: “lanbroen atmosferak” sortzea, muga lausoen ideiari eta materia eta ekintza uztartzeari buruzko hausnarketa bat; “barne-geruzen barruan egoteko gonbidapena, barnekotasun sakonaren esplorazio gisa; eta ustekabekoari eta intuitiboari buruzko ikerketa zorrotza, “ageriko hauskortasun-egiturak” sortuz.

Instalazioa ehun-espazio esekien gisa egituratzen da, eta gorputzak horietan hondoratu, eta aldi berean altxatzen dira mugimendu zehaztugabe, aldakor, ludiko eta aske batean.

LETICIA PASCHETTA

Artista ludikoa, arkitektoa eta diseinatzailea. Diseinuko Masterra egina du (Nafarroako Unibertsitatea). Richter Spielgeräte enpresa alemaniarreko diseinatzailea, ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea. Bere lanak erakusgai egon dira New Yorken, Londresen, Bilbon, Bartzelonan eta Argentinan.

Leticia Paschettaren lanaren ardatza da “paisaia ludikoak” asmatzea, artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituzten esperientzia espazialak, gure pertzepzioa aldatzeko aukera eta jolasteko, amesteko eta sentitzeko dugun modua aztertuz. Ekoizpenak modelo txikiak, instalazioak eta arkitektura biltzen ditu. Bere lan-eremuan artea eta zientzia uztartzen dira; ehunek, maketek eta jostura-moldeek bat egiten dute egiturazko analisi-programekin.

JARDUERAK

Sarrera-ibilbideak

Data:

  • Ostirala: Urtarrilak 10, 17, 24, 31
  • Ostirala: Otsailak 7, 14, 21, 28

Ordutegia: 18:30ean
Iraupena: 15min
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania, eskariaren arabera. Hilabete bakoitzeko lehen ostegunean, bisita euskaraz izango da.
Edukiera: gehienez 20 pertsona bisita bakoitzeko, gidaz gain.
Edukiera minimoa: 4 pertsona
Izen emateak (laster)

Irakurketa eta sorkuntza artistikoko saioak Mediatekan

Instalazio artistiko honen lanbro artean paseatuz, haurrek aukera izango dute irakurketak eta leku ezinezkoak aurkitzeko, horietan irakurri eta esperientzia sortzaileak izateko.

Data: Urtarrilak 11, 25; otsailak 8, 22, larunbata
Ordua / Iraupena: 17:30 / 60’
Adina: 6-12 urte
Espazioa: TK101
Edukiera:¿15 lagun gehienez
Sarrera:¿Dohainik Mediatekako Txikitekan izena eman ondoren, jarduera hasi baino 10 minutu lehenago


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko abenduaren 17(e)tik 2025(e)ko martxoaren 2(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera 11:00-13:00 + 17:00-19:00 // Igandeak 11:00-13:00
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non