Argazkigintzaren historiari buruzko ikuspegi orokorra ezagutu eta artearen munduan gainontzeko disziplinen neurrira iristea nola lortu zuen jakin nahi al duzu? Ikastaro honek ibilbide horretan murgiltzeko aukera ez ezik, XIX. mendean dagerrotipoa asmatu zenetik gaur egunera arte egon diren teknika eta protagonista nagusiak ezagutzeko aukera ere eskainiko dizu.
Ikastaroa Jon Uriartek emango du. Argazkilaria eta erakusketa-komisarioa da, eta sareko irudien eraldaketa digitalen inguruan lan egiten du.
IKASIKO DENA:
PROGRAMA:
Ikastaroa gaikako lau modulutan antolatuta dago, eta zenbait argazkilari eta artista aurkeztuko dira adibide gisa:
Bilakaera osoa ikusiko dugu, hasi XVI. mendeko kamera ilunetatik, XIX. mendeko dagerrotipo eta kalotipoetara eta gaur egungo “zuk botoia sakatu, gainerakoa geure kontu” joerara.
Denbora luzez, argazkigintza zalantzan jarri zen, eta artistei errealitatea zuzenean irudikatzen laguntzeko tresna soiltzat hartu zen, baina, pixkanaka, artearen munduan sartzen joan zen harik eta XX. mendeko laurogeiko hamarkadatik aurrera diziplina artistikotzat hartu zen arte. Hona hemen zenbait adibide:
Argazkigintzaren eta modaren arteko harremana XIX. mendean hasi zen garai hartako jantziak erakusteko asmoarekin, eta ospe handia hartu zuen 1920. urtetik aurrera, lehen moda-aldizkariak sortu baitziren orduan. XX. mendean zehar, argazkilari ikonikoek sormen-ikuspegia txertatu zuten, eta modako argazkigintzak bilakaera esanguratsua izan zuen.
Gaur egun, smartphone gailuen erabilera masiboa dela-eta, argazkigintza “demokratizatu” egin da, eta batzuetan zail egiten da bereiztea zein den diziplina horrek sorkuntza artistikoaren baitan duen izaera, baita argazkilariek duten papera ere. Gainera, gero eta eztabaida zabalagoa dago sareko irudien eraldaketa digitalaren inguruan.