Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutu eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.
Ez da beharrezkoa artearen inguruko ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.
Gabriel Chailek antropologiaren, espiritualtasunaren eta artearen esparruetan egiten du lan. Argentinako ipar-ekialdeko kultura indigenetan sustraituta, formen genealogiari buruzko ikerketa material moduko bat da bere lana. Eskala handiko eskultura, marrazkia eta instalazioa ohiko praktikak dira artistaren proposamen artistikoan. Adobea, buztina eta metala bezalako materialekin maiz lan eginez, Chailek bere arbasoen eta bere komunitatearen kontakizunak berrartu eta biziberritzen dituzten istorioak ehuntzen ditu, bere praktikan esanahi errituala eta sinbolikoa integratuz.
18:00etan gazteleraz // 19:00etan euskaraz
Datak: