Zine Kluba Santurtzi: "Emilia Pérez" (Jacques Audiard)

Santurtzi 2024(e)ko Abenduak 19
  • Zine Kluba Santurtzi: "Emilia Pérez" (Jacques Audiard)

Gainkualifikatua eta gutxietsia, Rita bufete handi bateko abokatua da, eta egun batean ustekabeko eskaintza bat jasotzen du: kartel bateko buru beldurgarriari bere negoziotik erretiratzen laguntzea eta betiko desagertzea, berak beti amestu duen emakumea bihurtuz.

"Trans” musikal bat narkotrafikoari buruz? “Emilia Pérez” filmari esker, Jacques Audiardek (París, 1952) Epaimahaiaren Saria eraman zuen Cannesko zinema-jaialdiaren azken edizioan, eta honek itxiko du urtea, inoiz ikustea espero ez zenuen istorio batekin.. Zoe Saldaña, Karla Sofía Gascón, Selena Gomez eta Adriana Paz antzezleek emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuten (sari kolektiboa), halaber, sexutrantsizioa egitea erabakiko duen narkotrafikatzaile mexikar bati buruzko film horrengatik. Edgar Ramirez ere aktoreen zerrendan dago. Audiardek “Un Prophète” (2009) filmarekin ere beretu zuen Epaimahaiaren Sari Nagusia, baita Urrezko Palma bat ere “Dheepan” (2015) pelikularekin, eta Veneziako Mostran zuzendari onenaren saria eraman zuen “The Sisters Brothers” (2018) lanarekin."

Fitxa teknikoa:
  • Zuzendaritza: Jacques Audiard
  • Gidoia: Jacques Audiard
  • Herrialdea: Frantzia
  • Urtea: 2024
  • Iraupena: 130 minutu
  • Aktoreak: Zoe Saldana, Karla Sofia Gascon, Selena Gomez, Edgar Ramírez, Adriana Paz, James Gerard
  • Hizkuntza: jatorrizko bertsioa (ingelesa), gaztelaniazko azpitituluekin

serantes.com

Laburrean

Non