Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko abenduaren 20(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 6(e)ra
Erakusketa honetan Emakumeen Fabrikaren unibertsoan murgildu ahal izango zara, "Emakumea"-ren ideia eraikitzen duten elementuz betetako "muntaketa-katea", non eredu idealean sartzen ez diren piezak baztertu egiten diren. Ez da erakusketa konbentzionala, hainbat geltoki dituen bidaia proposamena baizik. Gure eguneroko kontsumoan ezkutatzen diren indarkeria matxistak ikusaraziz abiatuko gara; ondoren, auzokideen patio bat ikusiko dugu, non bertako emakumeek pairatu dituzten indarkerien istorioak partekatzen dizkiguten; eta, azkenik, gure irudimena askatu eta indarkeria matxistarik gabeko kontsumo baterako alternatibak kolektiboki sortzeko leku batera iritsiko gara. Collageak, gardenkiak eta proiekzioak bezalako elementu interaktiboek lagunduko digute zeregin horretan.Erakusketa hau SETEM Hego Haizea erakundeak eta Altekio Kooperatibak sortu dute, Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerketan eta Fabricando Mujeres dokumentalean oinarrituta.
Webgunean material guztiak eta informazio gehiago kontsulta daitezke.
Datak eta tokiak
Zabalganeko gizarte etxea: azaroaren 25etik abenduaren 8ra.
Salburuko gizarte etxea: abenduaren 9tik 19ra.
Hegoalde gizarte etxea: abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra.
El Pilarreko gizarte etxea: urtarrilaren 7tik 20ra.