MEJILLÓN TIGRE
Hitz esana
Mejillon Tigre zahar-berria Eider Adeletxek (Pasaia, 1995) eta Ane Zubeldiak (Hondarribia, 1994) osatzen dute. Agian Eider Perez eta Ane Garcia izenez ere ezagutuko dituzue bi sortzaile horiek, baina haien literatur lanak argitaratzeko amonen abizenak baliatzen dituzte. Haiek sortutako ‘Hitz esana’ poesiaz, erreferenteez eta Spoken word-ez osatutako ikuskizuna mamitu dute. Zer da spoken word delakoa? Batez ere ingeles hiztunak diren herrialdeetan landutako poesia-molde konkretu bat: ahoz gora esateko idatzitako poesia; errepikari, erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia.
SARA ZOZAYA
Nara dikoaren aurkezpena
Sara Zozayak barrura begiratzen du hitza bilatzeko garaian, oroitzapenera doa. Horrela, mapa bat marrazten du, loturen eta ihesaldien kartografia bat. Artista ezaguna da euskal musikaren egunerokotasunean, industrian aktibo dago. Bere ahotsaren xaflakortasunarekin esperimentatzen du, modulazio artifizialarekin eta sintetizadoreen espektroarekin bere taldekideen artean. Abandonu nostalgikoa, misteriotsua eta estilo abangoardisten nahiz inguruko soinuen arteko nahasketek bere proposamena bakar bihurtzen dute.