Argazkigintzaren historiari buruzko ikuspegi orokorra ezagutu eta artearen munduan gainontzeko disziplinen neurrira iristea nola lortu zuen jakin nahi al duzu? Ikastaro honek ibilbide horretan murgiltzeko aukera ez ezik, XIX. mendean dagerrotipoa asmatu zenetik gaur egunera arte egon diren teknika eta protagonista nagusiak ezagutzeko aukera ere eskainiko dizu.
Ikastaroa Jon Uriartek emango du. Argazkilaria eta erakusketa-komisarioa da, eta sareko irudien eraldaketa digitalen inguruan lan egiten du.
Dedikazioa: 6 ordu, zeure erritmoan
Publikoa: arte garaikidean interesa duten helduak
Hizkuntza: gaztelania
Sarbidea: online plataformaren bitartez
4 modulu, 16 bideo-saio eta material gehigarria
Ziurtagiria: automatikoki lortzen da behin ikastaroa amaituta
ZER IKASIKO DUGU?
PROGRAMA
Ikastaroa gaikako lau modulutan antolatuta dago, eta zenbait argazkilari eta artista aurkeztuko dira adibide gisa:
I. modulua: Argazkigintzaren jatorria eta denbora-lerroa
Bilakaera osoa ikusiko dugu, hasi XVI. mendeko kamera ilunetatik, XIX. mendeko dagerrotipo eta kalotipoetara eta gaur egungo “zuk botoia sakatu, gainerakoa geure kontu” joerara.
II. modulua: Argazkigintza artera iritsi zenekoa
Denbora luzez, argazkigintza zalantzan jarri zen, eta artistei errealitatea zuzenean irudikatzen laguntzeko tresna soiltzat hartu zen, baina, pixkanaka, artearen munduan sartzen joan zen harik eta XX. mendeko laurogeiko hamarkadatik aurrera diziplina artistikotzat hartu zen arte. Hona hemen zenbait adibide:
III. modulua: Argazkigintza eta moda
Argazkigintzaren eta modaren arteko harremana XIX. mendean hasi zen garai hartako jantziak erakusteko asmoarekin, eta ospe handia hartu zuen 1920. urtetik aurrera, lehen moda-aldizkariak sortu baitziren orduan. XX. mendean zehar, argazkilari ikonikoek sormen-ikuspegia txertatu zuten, eta modako argazkigintzak bilakaera esanguratsua izan zuen. Hona hemen zenbait adibide:
IV. modulua: Argazkigintza artistikoa aro digitalean
Gaur egun, smartphone gailuen erabilera masiboa dela-eta, argazkigintza “demokratizatu” egin da, eta batzuetan zail egiten da bereiztea zein den diziplina horrek sorkuntza artistikoaren baitan duen izaera, baita argazkilariek duten papera ere. Gainera, gero eta eztabaida zabalagoa dago sareko irudien eraldaketa digitalaren inguruan. Hona hemen zenbait adibide:
Thomas Struth (Geldern, Alemania, 1969)
Publikoa 01, Florentzia 2004 (Audience 01, Florence 2004), 2004
Koloretako inprimaketa
Ed.: 7/10
179,5 x 286,5 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
© Thomas Struth, Bilbo 2024