Okondoko (Araba) argazkilari gazte honek Orduña Hiria Museoko “Fede Ruiz” Arte Erakusketen Aretora ekartzen ditu gure inguruko paisaia, fauna eta flora autoktonoak, bere argazkilari-begiradaren bidez, gaztetan maisutasun handia lortu duen arren.
Xabier Ramos Rodríguez
Arabako Okondo herri bizilaguna. Xabi naturako argazkigintzan hastapenetan murgiltzen hasten da, berarekiko sentitzen duen miresmen eta errespetuagatik. Hamar urte baino gehiago bere kamararen atzean igarotako orduak, konta ezinak izanik, bioaniztasuna eta Euskal geografiaren hortzimugak osatzen dituzten espezie eta paisaien une bakar eta errepikaezinak hilezkortu nahian. 27 urterekin Xabi baso eta natura kudeaketako teknikaria da.
Egilearen testua:
Beren pisuagatik erortzen diren zuhaitzak, iraungipenera kondenatutako tximeleta, intsektuak ugaltzeko imitatzen dituzten loreak eta hogei gramo eskaseko hegazti txiki bat, urtean hamar mila kilometro baino gehiago egiten dituena.
Gorbeialdeko baso trinko eta itzaltsuetaik Gorobel mendilerroko soro soilduetaraino, Aiarako landazabala eta bere ibai aldakorrak zeharkatuz. Proiektu honen helburua ingurune gizatiartu, honen aberastasuna eta natura ondarea goraipatzea da, eskualde horietako paisaia, fauna eta botanika bioaniztasunaren lagin baten bidez erakutsiz.
Gure paisaia eta espezieen edertasuna eta berezitasuna goraipatzea, jakin mina eta interesa pistuz, gure gizartea haien kontserbazioaren garrantsiaz, aldi berean, aurrean dituen arriskuez kontzientziatzeko, baita aurre egin beharreko arriskuez ere. 2018an jaiotako proiektu honek, inguratzen gaituen mundo naturalaren egilearen esplorazioa eta urte guzti hauetan aurre egin behar izan dien argazkigintzako teknikak eta kezkak.
Tokiko tokian ordu asko eman ondoren, milaka dira jasotako argazkiak eta hautaketa txiki hau ezinbesteko argazki bidaia honen erakusgarri da. Horrela, ikusleei bidaia bisual liluragarri bat egiteko gonbidapena luzatzen zaie, bioaniztasun sinestezinaren lagin bat deskubritzeko; Aiara eta Gorbeialdeko naturaren edertasun harrigarriaren erakusgai, bertako fauna,flora eta paisaien bitartez.