"Cuenta atrás"

Plentzia 2025(e)ko Urtarrilak 11
  • "Cuenta atrás"
  • "Cuenta atrás"

Cuenta atrás antzezlana thriller bat da, suspense-lan bat hausnarketa bat proposatzen diguna beldurra, segurtasunik eza, zoria, bakardadea eta inpotentziari buruz, eta ikusarazten diguna nolako etsipena sortzen den arazo bati konponbide bat emateko geratzen zaigun denbora ahituz doala ikusten ari garenean.

Jordi Galcerán katalanaren “Carnaval” lanean oinarrituta, Cuenta atrás Banarteko kideen ekarpenekin moldatutako testu bat da, dinamika eta egitura zurrunbilotsu batekin amaiera harrigarri batera eramango gaituena.

Zortearen, bakardadearen, beldurraren eta gaizkiaren atzaparretan kateatutako gizakiaren zaurgarritasuna ageri zaigu ordu erdi eskas irauten duen antzezlan honetan, erakutsiz nola gutako bakoitzaren barruan dagoen gaizkiak eraman gaitzakeen despetxuz mendekua bilatzera eta nola erlojuaz kontrako lasterketa zurrunbilotsu, zoro eta zentzugabe batean egiten diegun aurre egoera etsigarriei eta erotasunari, larrimina gero eta itogarriagoa egiten ari den giro batean.

Sinopsia: 

Haur bat desagertu da eta Ertzaintzaren Operazio Berezien taldeari egokitzen zaio kasua argitzea. Kasuaz arduratzen den ertzain taldeak --Alberto Gonzalez inspektorea, bere lankide Enrique Castro, eta Miren Yarza eta Manuel Otazua inspektoreordeak— zitazio bat bidaltzen diote umearen amari, Laura Fernández, saltoki handi batean lan egiten duen emakume gazte, berrikitan banandu eta baliabide gutxikoari.

Kasua ikertzen ari direnean jakiten dute norbaitek irrati batera deitu duela web orri baten helbidea emateko, eta bertara sartu ezkero haur bat ikusten dela ohe batean etzanda. Bruno Suárez da mutiko hori, desagertutako umea.

Hasieran ez dago pistarik jarraitzeko, baina bat-batean aferak itzulika dramatiko bat hartzen du web orriko irudietan ikusten denean norbaitek lehergailu bat jartzen duela, eztanda egingo duena 30 minuturen buruan. Hor hasten da atzerako zenbaketa etsigarri bat ezinezko kasu bat argitzeko.

banarte.net

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non