"Euskaldungak"

Bergara 2025(e)ko Urtarrilak 11
  • "Euskaldungak"
  • "Euskaldungak"

Euskaldungo. iz. Euskaldunaren ezaugarria, euskalduntasuna.

Ikuskizun honek ez du erronka makala bere gain, euskaldun zaharrei euskaldun berriak zuzentzea zergatik hainbeste kostatzen zaien argitzea, eta euskaldun berriek zergatik duten halako beldur izugarria akatsak egiteari. Solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gai honi argi pixka bat ematen saiatuko gara. Ez da erraza izango, ezta serioa ere.

Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz? Euskararekin duten erlazioaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? "H"-rekin edo gabe? "A" itsatsia dauka? Baina nondik hasi? Ba hasieratik.

Pieza honekin Aroa Blanco eta Maite Lopez lehenengo aldiz igoko dira eszenatokira elkarrekin, euskal kulturaren eta euskararen mundu liluragarrian izandako abenturak eta harriabarrak kontatzeko. Harriabarrak? Bazabiz gauzak asmatzen?

Fitxa artistikoa:

  • Ideia originala: Tautelak
  • Antzezleak: Aroa Blanco eta Maite Lopez
  • Kanpo begirada: Patricia Urrutia
Tautelak

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTaulelak antzerki taldea
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 11
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSeminarixoa
    San Martin Agirre Plaza, 4
    Bergara
    Web
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Seminarixoa, Bergara
Ikuskizunaren informazioa >>

Non