"Masustondoen patioa"

Irun 2025(e)ko Urtarrilak 11
  • "Masustondoen patioa"
  • "Masustondoen patioa"

Isabelek hogei urte daramatza jaioterritik kilometro askotara bizitzen, familiatik, sustraietatik eta hazitokitik urrun. Ama, Amparo, gaixotu, eta Isabel etxera itzuliko da bere zaintzan laguntzeko, Candi ahizpak eta aitak arnasa hartzeko aukera izan dezaten, haiek baitira bertan bizi eta egunerokotasunaz arduratzen direnak. Bat-batean, etxea, usainak, soinuak, objektuak, argiak... Isabel eramango dute haurtzarora, nerabezarora, ametsetara, sustraietara, traumetara, sinesmenetara, ilusioetara, amodioetara... Oroitzapen fantastikoak, haurtzaroko oroitzapen guztiak bezala, izan zirenaren eta ustez izandakoaren artean nahasten direnak, nahiaren eta kontatutakoaren artekoak. Eta magia agertuko da, eta haurtxo batek negar egiten du amaren sabelean, itsu batek koloreak eta musika ikusiko ditu.

Haurrak Dohainarekin jaioko dira, lehenengo maitasunak arropa garbiaren usaina du, ohitura txarrak ozpinarekin joaten dira, eta beti bezala, dena argiz eta itzalez betetzen da. Oroitzapenak orainarekin lotzen dira, eta Isabelek inguru hori orain nolakoa den aurrez-aurre ikusiko du, alegia… bere gurasoak, ahizpak, bera, etxea, kalea, gaixotasuna, familia...

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Sandra Ferrús / Sara Cozar, Martxelo Rubio, Aizpea Goenaga, Dorleta Urretabizkaia / Vito Rogado, Ana Pimenta / Olatz Beobide
  • Testua: Sandra Ferrús
  • Itzulpena: Aizpea Goenaga
  • Zuzendaritza: Sandra Ferrús
  • Zuzendaritza laguntzailea: Kepa Errasti
  • Zuzendaritzan laguntza: Concha Delgado
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Gune eszenikoa: Elisa Sanz
  • Argien diseinua: Xabier Lozano
  • Jantziak: Elisa Sanz
  • Ikusentzunezko diseinua: Gheada estudio audiovisual
  • Ezkoizpen zuzendaritza: Ana Pimenta
  • Ekoizpen exekutiboa: Monika Zumeta
  • Argazkiak: Manix Diaz de Rada
  • Zuzendaritza teknikoa: Iñigo Lacasa
  • Soinu eta argiztapen taldea: Iñigo Lacasa, Jorge Urrizola
  • Administrazioa: Izaskun Imizkoz
  • Grafika: Antza Comunicación Gráfica
.irun.org

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaVaiven Producciones
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 11
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAmaia KZ
    Pío XII Plaza, 4
    Irun
    Web
  • Zenbatekoa10 / 15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Amaia KZ, Irun

Non