Donostiako Udalaren Txistulari taldeak, eta Donostia zein inguruko txistulariek, San Sebastian aurreko kontzertu berezia eskainiko du. Kontzertuan ariko dira baita ere, txistulariez gain, Donostiarrak Abesbatza, Donostiarra Metal Boskotea, Haizea Muñoz eta Ekaitz Gonzalez abeslariak, Eskola dantza taldeko dantzariak edota Kresala elkarteko haur danborrada.
Kontzertuak, Donostia ardatz hartuta, hainbat pertsonaia eta ospakizun esanguratsu izango ditu gogoan.