Zinemagileen arteko elkarrizketak 2025: "Ez-fikzioa ekoiztea" (Maria Elorza eta Marian Fernández)

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko Urtarrilak 14
  • Zinemagileen arteko elkarrizketak 2025: "Ez-fikzioa ekoiztea" (Maria Elorza eta Marian Fernández)

KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:

Ez-fikzioa ekoiztea

Aurtengo lehenengo saioak, María Elorza zuzendaria eta bere ohiko ekoizlea den Marian Fernández-en arteko elkarrizketak, Ez-fikzioa ekoiztea du izenburu. Egun, Caro Bastiano proiektuan elkarlanean ari dira; aurtengo ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldi-programa Ikusmira Berriak-en hautatuta izan da eta Sideral saria irabazi du.
Biak, 2022an, A los libros y a las mujeres canto proiektuan elkarlanean aritu ziren. Lan honek Euskal Zinemaren Irizar Sarian aipamen berezia eta Zinemaldiko Gazteriaren Saria jaso zituen.

Partaideak: María ElorzaMarian Fernández. Moderatzailea: Mikele Landa.

(Hizkuntza: euskara)

2025eko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non