Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloaren barne.
Frantzia. Zuzendaritza: Alice Guy. Ekoizpena: Alice Guy. Gidoia: Alice Guy. Iraupena: 1 min.
Alice Guy frantziarra izan zen zinemak istorioak kontatzeko balio zezakeela konturatu zen lehen pertsonetako bat. 1896tik La Fée aux choux filmarekin (fikziozko lehen pelikulatzat hartzen dena), Gaumonten eta ondoren AEBn, Alice Guy aitzindaria izan zen, hogeiko hamarkadaren erdialdera arte jardunean egon zena.
AEB. Zuzendaritza: Alice Guy. Ekoizpena: Solax Film Company. Gidoia: Alice Guy. Aktoreak: Mace Greenleaf, Blanche Cornwall, Marian Swayne, Magda Foy. Iraupena: 12 min.
Winifred gazteari gaixotasun larri bat diagnostikatu diote. Esan diotenez, zuhaitzaren azken hostoa erori baino lehen hilko da. Ahizpa txikia saiatzen da hura salbatzen, baina mirari bat behar da. 1907an Herbert Blaché lankidearekin ezkondu zen Alice Guy, eta New Jerseyra joan ziren bizitzera; bertan jarraitzen dute lanean.
AEB. Zuzendaritza: Mabel Normand. Ekoizpena: Mack Sennett / Keystone Film Company. Gidoia: Charles Chaplin, Henry Lehrman. Argazkia: Hans F. Koenekamp, Frank D. Williams. Aktoreak: Mabel Normand, Charles Chaplin, Chester Conklin, Alice Davenport. Iraupena: 12 min.
Hamarreko hamarkadaren erdialdera, Normand Mack Sennetten Keystoneko izarretako bat bihurtu zen Mabel. Hainbat film zuzendu eta interpretatu zituen Charles Chaplin eta Fatty Arbucklerekin batera. Hau da bat, non lehen aldiz mozorrotu zen Chaplin bere arlote pertsonaiaz (baina Kid Auto Races at Venice bi egun lehenago estreinatu zen eta horregatik esaten da bertan egin zuela bere aurreneko agerraldia pantailan)..
AEB. Zuzendaritza: Alice Guy. Ekoizpena: Herbert Blaché / International Film Service. Gidoia: Alice Guy. Argazkia: John G. Haas. Aktoreak: Doris Kenyon, Carlyle Blackwell, Fraunie Frauholz. Iraupena: 41 min.
Nobelagile arrakastatsu bat eta etxetik ihes egin duen neska gazte bat txabola abandonatu batean daude. Alice Guyk zuzendutako komedia erromantikoa International Film Service-rako (William Randolph Hearsten produkzio-etxea).