Zaldibiko Ekintza Kulturala (ZEK) kolektiboak kontzertua antolatu du Urtarrilaren 17rako. Gaueko 22.30etatik aurrera Nabasi eta Keia taldeak ariko dira zuzenean. Bi taldeek disko berriak taularatuko dituzte.
Keia egitasmoa Ane Arruti zarauztarraren ideia musikaletatik sortzen da. Arrutiko Intxaurrak proiektutik zetorren bera, eta 2021an, Iker Martinez de Zuazo, Egoitz Olalde eta Iñigo Ibarrondo oñatiarrekin elkartu ondoren sortzen da Keia. 2022an ‘Erregaia’ diskoa kaleratu zuten Berako Atala estudioan grabatua Iñigo Irazoki soinu teknikariaren gidaritzapean. 2024 urte amaieran berriz, taldearen bigarren lanak ikusten du argia ‘Zamalanak’ izenpean, Usurbilgo Haritz Harreguyrekin grabatua.
Nabasi 2021eko bukaeran sortzen da Zarautzen. Talde ezberdinetan elkarrekin aritu eta gero, proiektu berri bati hasiera emateko asmoz elkartu ziren Íñigo, Ion, Lander eta Patino. Emo eta post-hardcorea oinarri hartuz, ‘Lahar’ osatzen duten 8 kantak (Azküe Soinua estudioan grabatuta, Iñigo Azkueren gidaritzapean, eta Víctor Garcíak masterizatuta, Ultramarinos Costa Bravan.) autosufizientzia ariketa bat direla esan genezake. Lau pareten artean sortutako unibertso bitxi eta berezi baten islada