Zozketa Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan ospatu ohi da 18:00etan eta San Prudentzio egoitzako bi lagun izan ohi dira zenbakiak ateratzeko arduradun. Izan ere, San Prudentzio Egoitzaren mesedetan eginiko zozketa da.
San Anton Txiki
Txokolatezko bi txerri zozketatzen dira Espainia plazan 1994 urteaz geroztik, hiriko Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxeen artean, tradizio gasteiztar hori haur eta gazteen artean zabaltzeko asmoz.
Urtero, zozketa egin ondoren, jaia egin ohi da plazan Udal Folklore Akademiaren musika, haurrentzako jolas-gunea eta zezen suzkoarekin.
Programa
San Anton eguneko egitaraua 2025 (pdf)