Aroak ez du inor epel uzten, aurrez aurre duen publikoarekin oso zuzena delako. Emakume batek bere bikote ezkonbizitzan, sexualean, lanekoan… dituen oztopo guztien errepasoa egiten du. Aroak ez du ahoan bixarrik, bizitza osoa azaltzen du, pikardiaz, barrez eta ikusleekin konplizitate handia duen bakarrizketa batean.