18, 19 urtarrila, 19:00 Antzerkia
La Cocina | Euskadi
"Come y calla"
"Come y calla" (2010eko BADen estreinatuta, 2011ko Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Azokako Antzerki Ikuskizun Onena, eta 2012ko MAX Sarien Errebelazio Ikuskizun Onenaren Sariaren finalista) antzerki-piezak gure benetako motorretan, mugitzen gaituen horretan sakontzen duen bidaia proposatzen du, gure aldetik garbiena agerrarazten hasten dela ikusten dugun tokian. Guztioi gertatzen zaizkigu antzeko gauzak, baina ez daude elur-maluta berdin bi. Ikuskizun honetan, hauskortasun-itsasoan murgilduta gaudela erakutsi nahi da.
Sorkuntza eta zuzendaritza: La Cocina
Antzezleak: Enriqueta Vega, Na Gómez, Pako Revueltas
Kanpo begirada: Sergi Faustino
Koprodukzioa: La Fundición Aretoa
Ekoizpena: La Cocina
"La Cocina" eszenako istripua da. "La Cocina" antzerkia da, zuzendaritza eta konpainia atsegina dituena. "La Cocina" zalantza etengabea da, nahasmena, hauskortasuna eta umore handia. "La Cocina" poesia da, beti poesia. "La Cocina" dilista-kilo bat da, mariachi bat, zira horia, lumak eta bost kilo harri... "La Cocina" aterpea da, erantzunik gabeko galderak dira, antzerki korazatua da, jendearekin egiten den jolasa da. "La Cocina" emozioa da, emoziorik gabe ez baitago ezer.