Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz esana. Zer da spoken word delakoa? Batez ere ingeles hiztunak diren herrialdeetan landutako poesia-molde konkretu bat: ahoz gora esateko idatzitako poesia; errepikari, erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia.