"Itzulera" (estreinaldia)

Errenteria 2025(e)ko Urtarrilak 18
  • "Itzulera" (estreinaldia)

Itzulera, Dejabu konpainiaren eszenarako lan berria, road movie bat da. 

Konpainia bateko hiru kideek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea. 

Zuzenean sortutako film baten moduan eszenaratzen da lana. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea egongo da oholtzan, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan. Komedia existentzial honetan ez dira faltako abentura, paisaia psikodelikoak eta bizia salbatuko dien txakur chihuahua bat. 

Esperientzia errepika ezina izango da emanaldi bakoitza. Gonbidatuta zaude festa honetara!

  • Ideia eta zuzendaritza: Dejabu konpainia
  • Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo eta David Aguilar
  • Zinegintza zuzenean: David Aguilar, Zazpiterdi
  • Gidoia eta testuak: Dejabu konpainia
  • Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano
  • Gidoian bidelaguntza: Mariana de la Mata
  • Musika konposaketa: Ander Fernandez
  • Tronpeta: Iban Urizar
  • Eszenografia eta maketak: Dejabu konpainia, Urko Redondo
  • Jantziak: Barbara Rasso
  • Argi diseinua: Andoni Mendizabal
  • Teknikaria biran: Andoni Mendizabal eta Itziar Bote
  • Mediazio eta kanpo begirada: Oier Zuñiga
  • Burni lana: Alvaro Ledesma
  • Komunikazioa eta grafika: Rodriguez & Ndungmandun
  • Argazkiak: Renata Lasczak
  • Off Ahotsak: Luis Alberto Rodriguez eta Belaqua konpainia
  • Banaketa: Artedrama, Irantzu Azpeitia
  • Ekoizpen teknikoa: Dejabu konpainia, Miren Alcalá.
  • Babesleak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Azala espazioa, L´Animal centre de creació

Ikusi hemen Itzulera ikuskizunaren hurrengo emanaldiak.


Laburrean

Non