THE FAKE COUSINS

Ermua 2025(e)ko Urtarrilak 18
  • THE FAKE COUSINS

Hala du izena Paul San Martinek (Pianoa eta Ahotsa), Jon Airak (Gitarra) eta Javier “Shaf” San Martinek (Bateria) sortutako proiektuak. Esperientzia handiko musikariak dira hirurak, hainbat taldetan zailduak baina gogo bateko helburukoak: Juke Joints delakoaren soinua birsortzea (hegoaldeko Estatu Batuetan koloreko jendearen artean ohikoak ziren etxetxoak, jan, apustu egin, dantzatu eta kantatu ahal izateko).

Estilorik pianistikoenetik hasi Boogie Woogie, Ragtime edo Stride gisan, eta gitarjoleen berezko generoetaraino datorren errepertorioaren jabe da Fake Cousins: Chicagoko Bluesa edo Stax zigiluko Funka. Eragileen artean aipatzekoak dituzte Professor Longhair, Dr John, Ray Charles, Albert King, Hound Dog Taylor, Eddie Taylor eta beste.

ermua.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 18
  • Ordutegia20:00
  • LekuaLobiano Kultur Gunea
    Goienkale 10
    Ermua
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • HizkuntzaIngelesa
  • Ikusi agenda Lobiano Kultur Gunea, Ermua

Non