Karmentxu umezurtza da eta bere izeba Edurnerekin bizi da. Bakarrik izanik, bere logelan, jostailuekin irudimenezko unibertso bat sortzen du. Egun batean, Txan fantasma agertzen zaio eta bere bizitza guztiz aldatzen da. Elkarrekin jolasean, berriketan, barrez, primeran pasatzen dute. Etxekoek, ordea, ez dute fantasma ikusten, neskatoa burutik sano ez dagoela uste dute. Orduan, Karmentxu eta Txan bidaia bat egiten dute jaietan dagoen herri batera iritsi arte. Mariasun Landaren ipuinean oinarritua.
Fitxa artistikoa:
Gomendatutako adina: 6-9 urte