Artistek eta musikariek zuzenean muntatzen eta prestatzen dute eszenografia guztia emanaldirako. Zirkua familia handi bat da, elkarrekin bizi dira, elkarrekin bazkaltzen dute, elkarrekin lo egiten dute... Maitemindu, eztabaidatu, dantzatu, jolastu, borrokatu... elkarrekin.
Ambulant zirku-ikuskizuna da, Adrian Schvarzstein zuzendari ezagunak zuzendua, eta zuzeneko musika eta eszenaratze landu bat uztartzen ditu.
XX. mende hasierako azken zirko klasikoei omenaldia. Proposamen poetiko eta intimista, inora ez joateko ideiaren ingurukoa.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza eszenikoa: Adrian Schvarzstein
- Musikariak: Rubén Traver, Mario Herrero
- Musika konposizioa: Juanjo Ballester
- Zirkuko artistak: Víctor Segarra, Dídac Cano, Gustavo Arruda "Guga", Amanda Wilson, David Tornadijo "Torna", Laura Barba, Paco Caravaca, Miguel Molinero