"El Cascanueces"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Urtarrilak 19
  • "El Cascanueces"

El Cascanueces, Tchaikovskyren musika bikainarekin balletean egindako istorioa, ballet klasiko unibertsalaren Gabonetako lanik onena da, 1892an San Petersburgoko Mariinsky antzoki mitikoan estreinatu zena. Théâtre Classique konpainiak Gabonetako amets honen bertsio berezia eskainiko du Baluarten, panpina bizidunekin, izaki gaiztoekin eta heroi sinesgaitz batekin: Cascanueces printzea; irudimena piztu eta publikoa fantasiaren erresumara eramango duen istorioa.

Haurrentzako ipuin-formaren pean –Eguberri gauean bizitza hartzen duten panpinak, neska protagonista abentura magikoak bizitzera eramaten dutenak–, EL CASCANUECES balleta Gabonetako espirituaren fabula bat da, haurtzaro galduak eragindako atsekabeaz eta helduen errealitatearen eta haurren ametsen munduaren arteko talkaz hitz egiten duena. Balleta, Tchaikovskyren ezagunenetako bat, Lev Ivanov-en jatorrizko koreografiarekin eta Marius Petipa-ren libretoarekin, Alejandro Dumas aitaren testu batetik dator. Testu hori, E.T.A. Hoffmann-en El cascanueces y el rey de los ratones ipuin ospetsuan oinarritu zen.

baluarte.com

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaThéâtre Classique
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 19
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Baluarte Auditorioa
    Plaza Baluarte, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa39€/36€/31€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Baluarte Auditorioa

Non