2025eko San Sebastian eguna: egitaraua (Helduen eta haurren danborradak)

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko Urtarrilak 20
  • 2025eko San Sebastian eguna: egitaraua (Helduen eta haurren danborradak)

San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, hiri osoa antzaldatu egiten da 24 orduz, eta danbor eta barrilen tarrapata nagusitzen da nonahi, Raimundo Sarriegiren musikarekin batera.

BANDERA IGOTZEKO EKITALDIA

Bandera igotzea San Sebastian Egunerako programatutako lehenengo ekitaldia da. Urtarrilaren 20ko 00:00etan ematen zaio hasiera Konstituzio plazan, San Sebastian Martxarekin.

BA GERA! GU ERE BAI!

Horrela hasten da gure Martxa eta honela jarraitzen du lehen konpasetan: “… Donostia bat bakarra munduan …”. Eta horrela gara, horrela sentitzen dugu, donostiarrak gara hemen eta munduko edozein txokotan. Eta are gehiago San Sebastian egunean; urrun gauden arren eta etxeratu ezin garen arren, gure sustraietara itzultzen gara eta Donostiarekin bat egiten gaituen emoziozko lotura hori gogoratzen dugu.

Donostiar asko dira bihotzez hemen, euren hirian, euren jendearekin egongo direnak, eta hemen zer gertatzen ari den arreta handiz jarraituko dutenak. Horregatik, eta danborren eta barrilen hotsek gure jatorria gogorarazten digutelako eta gure hiria munduan ezaguna izaten laguntzen dutelako, diasporan ere, Donostia ezagutzen ez dutenek gurekin eta gogo biziz ospatzen dute San Sebastian eguna. Ziur gaude Sarriegiren doinuak leku askotan entzungo direla eta, ziur gaude guztien artean, datozen urteetan munduko edozein lekutan bat-batean edo seriotasun handiagoarekin antolatzen diren danborrada horietan donostiar gehiago ikusiko ditugula gure patroiaren eguna ospatzen.

BANDERA JAISTEKO EKITALDIA

Bandera jaisteko ekitaldia San Sebastian Egunerako programatutako azkeneko ekitaldia da, eta festari ematen dio amaiera.

Urtarrilaren 20ko 24:00etan, Konstituzio plazan, Donostiako alkateak jaitsi egiten du hiriko bandera San Sebastian Martxaren doinuari jarraituz. Martxa, Unión Artesana elkarteak jotzen du bakarka 1957az geroztik, eta 2018tik aurrera ekitaldian izena emandako danborradetako bakoitzeko ordezkari bat gonbidatzen du gure festa nagusiaren momentu hunkigarri hori partekatzera.

 


Laburrean

Non