Bachen, Schumannen, Schuberten, Szymanowskiren eta Prokofieven lanak
2024-2025eko Astearte Musikalak zikloaren barruan.
Xiaolu Zang Txinako iparraldean jaio zen 1999an, eta 10 urte zituela ekin zien ikasketa profesionalei, Pekingo Musika Kontserbatorio Nagusiko erdi-mailako graduan onartua izan zenean. Urte horietan hainbat sari irabazi zituen lehiaketa nazionaletan. Geroago, Alemaniara joan zen bizitzera, eta Hannoverko Musika, Drama eta Komunikabideen Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak 2017an.
2022ko maiatzean ZF Music Prize-n lehenengo saria irabazi ondoren aitortu zen bere talentua, “ulermen musikal sakonena, zehaztasun eta birtuosismo gorena, barne ahalmen sortzaile handia eta soinu kolore ia sinestezina” erakutsi baitzituen. Hiru hilabete geroago, bigarren saria eman zioten Santanderko Paloma O 'Shea Nazioarteko 20. Piano Lehiaketan. Veronako Nazioarteko Piano Lehiaketa ere irabazi zuen. Duela gutxi María Canals Nazioarteko Musika Lehiaketa irabazi du.
Interpretatzaileak:
Programa:
Bachen, Schumannen, Schuberten, Szymanowskiren eta Prokofieven lanak