"Classique = moderne. Zinematekaren historia berria" zikloaren bigarren atalaren barruan.
Bikote ezkondu zahar bat seme-alabak bisitatzera joan da Tokiora, baina haietako batek ere ez du astirik haietaz arduratzeko, eta bainuetxe batera bidaltzea erabakitzen dute.
Bainuetxetik itzultzean, amak errain baten etxean ematen du gaua. Semeetako baten alarguna da erraina. Koinatuek ez bezala, Norikok estimua erakutsiko die aita-amaginarrebei, eta lasaitu egingo du emakume zaharra.
Ba al zenekien…
Ranking guztien arabera filmik onenetako bat da Tokyo monogatari, eta, hari esker, Yasujiro Ozu zinemaren historiako zuzendaririk garrantzitsuenetako bat da.