Pankartak izeneko erakusketan, Taxio Ardanazek (Iruña, 1978), martxei eta aldarrikapenei lotutako adierazpen modu hau aztertzen du. Pankarta bat ekoizpen testuala, plastikoa eta iragankorra da eta horren atzean beti talde bat egoten da. Horregatik, herriko Arte Eskolako Batxilergoko 1. mailako ikasleak inplikatuko dira erakusketari ekarpen kolektiboa egiten.
Inaugurazioa urtarrilaren 22an eginen da, asteazkena, 12:00etan, artista eta parte-hartzaileak bertan daudela.