You Are Still You Liam Mcdonell artista gasteiztarraren erakusketa da.
Erakusketa honek hainbat gai uztartzen ditu, hala nola memoria, familia-harremanak eta gaixotasuna, ukimenez, maitasunez eta umorez betetako ikuspegi artistikotik.
Liamen hitzetan "proiektu hau modu sakonean lotzen da nire bizitza pertsonalarekin, nire aitarekiko harremana nire egoera emozionalaren baldintzatzaile nabarmenetako bat izan delako azken urteetan."
Kamera analogikoen eta digitalen erabileraren konbinazioak oroitzapenak, nostalgiak eta orainaldiak atzematen ditu. Erakusketa irudi estatikoen bidez eta mugimenduan, gogoratzen denaren eta ahazten denaren, ukigarriaren eta ukiezinaren arteko oreka bilatzen saiatzen da.
Inaugurazioa: urtarrilak 17. 19:00etan