Gazte Hitzak - Gazteentzako literatur lehiaketa 2025

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko urtarrilaren 23(e)tik 2025(e)ko otsailaren 23(e)ra
  • Gazte Hitzak - Gazteentzako literatur lehiaketa 2025

Gazte Hitzak gazteentzako literatur lehiaketak Udal Liburutegien Sareak antolatutako Nanoipuin Lehiaketarekin bat egin du eta izena emateko epea zabalik dago. 12 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, eta ipuin eta nanoipuinen kategorietan parte hartu ahal izango dute, euskaraz eta gaztelaniaz. Lanak aurkezteko epea otsailaren 23ra arte egongo da zabalik. Deialdia Gazteria eta Kultura udal-zerbitzuek antolatu dute, eta Laboral Kutxaren babesa eta ID-Arte Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolaren (IDarte) laguntza jaso ditu.

Onartu berri den Kultura arloko Plan Estrategikoan eta Udalaren V. Gazte Planean jasota dagoen Gazte Hitzak lehiaketaren edizio berriko parte-hartzaileek jorratu beharreko gaia zaporeak da. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako nanoipuinen kategoria bi taldetan banatu da: 12 eta 15 urte bitartekoak eta 16 eta 18 urte bitartekoak. Kasu horretan, testuek 300 karaktere izan beharko dituzte gehienez. Ipuinen kategoria (lan bakoitzak gehienez 1.500 hitz izango ditu) 18 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, eta bi taldetan banatu da: 18-24 urtekoak eta 25-30 urtekoak.

  • Sariak:

Aurkeztutako lan guztietatik 8 idatzi sarituko dira, adin-tarte eta hizkuntza bakoitzeko bana. Gainera, Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolako (ID-arte) ikasleek ilustratuko dituzte lan horiek. Irabazleek 100 eta 250 euro arteko saria eta 75 euroko balioa duten txartelak jasoko dituzte, Gasteizko liburu-denda batean trukatzeko. Ipuinen kategorian, irabazleek Xabier Olaso Bengoa eta Dorleta Kortazar Alkoz izango dituzte mentore.

Epaimahaiaren erabakia martxoaren 17an jakinaraziko da Udalaren webgunean eta sari-banaketa maiatzaren 31n egingo da Montehermoso Kulturunean. Gainera, ekitaldi horretan, testu irabazleak eta epaimahaiak aukeratutako beste lau ikusteko aukera izateaz gain, Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolako, ID-ARTEko, ikasleek egindako ilustrazioen erakusketa egongo da ikusgai. Hain zuzen ere, lan horiek guztiak gero hiriko hainbat kultur gunetan hainbat hilabetez ikusi ahal izango dira erakusketa ibiltari batean: Gazte Laborategian, Montehermoso Kulturunean eta gizarte-etxeetan.

  • Izen-ematea:

Parte hartu nahi dutenek otsailaren 23ra arte izango dute horretarako epea eta Udalaren webgunean dagoen formularioa erabili beharko dute horretarako.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2025(e)ko urtarrilaren 23(e)tik 2025(e)ko otsailaren 23(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non