La Cantante Calva (Abeslari burusoila) lanarekin, Eugène Ionescok Parisen 1950ean egiten ari zen bulebar-antzerkia kritikatu zuen, baina ez hori bakarrik, baita Parisko gizartea ere. Parodia bat zen beretzat. Antzezlanaren pertsonaiak ez dira elkarrekin komunikatzeko gai. Bizitzan giltzaperatuta dauden panpinak dirudite. Ez parte hartzen duten sei pertsonaiek, ez agertokiko elementuek ez dute errealitatearen inolako itxurarik. Absurdoaren generoko lehen obra izan zen.
Fitxa artistikoa: