"Cucaracha con paisaje de fondo"

Santurtzi 2025(e)ko Urtarrilak 24
  • "Cucaracha con paisaje de fondo"

Bi MAX 2023 sari irabazi dituen obra honek gizakiak planetan jarraitzearen logikei buruzko hausnarketa egiten du. Airean zintzilik dauden galderek eta zentzugabekeriak heroi izateari utziko dioten pertsonaiak eraldatuko dituzte apurka-apurka, patetismo saihestezin batean murgiltzeko..

Seme-alabak izaterik ez duten emakumeak urak hartzera joaten diren galdutako bainuetxe bat. Leku ziztrin bat, printzipiorik eta juramenturik gabeko doktore batek zuzendua. Erizain komikoak eta paziente neurotikoak bizi dira bertan. Itxaronaldi amaigabe batean zintzilik dauden emakumeak dira, eta haien osotasuna arriskuan jarriko da, nahi gabeko bisitari bat iristearekin bat.

Bertsoaren eta prosaren bidez, greziar klasikoen antzeko koru batek gidatuta, pertsonaiak konbentzio dialektiko horretaz baliatuko dira beren korapiloak egiteko eta tragediaren, poesiaren eta absurduaren komediaren artean jolasteko.

Max 2023 saria ikuskizun berri onenari eta egile berri onenari.

  • Egilea eta zuzendaria: Javier Ballesteros.
  • Antzezleak: María Jáimez, June Velayos, Virginia de la Cruz, Pablo Chaves, Matilde Gimeno, Laura Barceló eta Eva Chocrón.
  • Soinu-espazioa: Isabel Arranz (zeharkako txirula).
  • Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Pablo Chaves.
  • Konpainia: Mujer en obras.

 


serantes.com

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non