"Euria"

Lezo 2025(e)ko Urtarrilak 24
  • "Euria"
    Argazkia: Luis Antonio Barajas
  • "Euria"
  • "Euria"

Markeliñe antzerki taldearen antzezlan berri honek, zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz, eta jakina, gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du. 

EURIA testurik gabeko, hitzik gabeko proposamena da, eta eszenak forma bisualetan oinarrituz kontatzen dira. Antzerkia eta dantza, lengoaia osagarriak eta elkarren ondoan jarritakoak izango dira, istorioaren esanetara.

Gaiak tristura edo malenkonia eragiten baditu ere, ikuskizuna, umore ukituekin, ezuste bisualekin eta atmosfera poetikoan murgilduta dago.

Euria da...

Bo, protagonista, triste dago M. bikotekidea galdu duelako. Oroitzapenean murgilduta bizi da: Haren euritakoa etxeko esekitokian zintzilik.

Egun batean beste euritako bat aurkituko du kalean, apurtuta eta bertan behera utzita...

Zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz dihardu Euria lanak.

Giro poetikoan, umore zertzeladez eta ikuste-ezustekoez, protagonistaren eta bi euritakoen elkarbizitza bitxia kontatuko digu istorio honek.

  • ZUZENDARITZA: Markeliñe
  • ANTZEZLEAK: Fernando Barado, Natalia García, Ioar Fernández
  • ESZENOGRAFIA: Jon Kepa Zumalde
  • JANTZIAK: Marijo de la Hoz
  • PROIEKZIOAK ETA ARGIAK: Paco Trujillo
  • IRAUPENA: 60'
  • HIZKUNTZA: testurik gabe
  • IKUSLEA: 3-10 urte 

Euria antzezlanaren dossierra


lezo.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMarkeliñe
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 24
  • Ordutegia17:15
  • LekuaGezala Auditoriuma
    Donibane kalea, 2
    Lezo
    Web
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Gezala Auditoriuma, Lezo
Ikuskizunaren informazioa >>

Non