"Miñan"

Galdakao 2025(e)ko Urtarrilak 24
  • "Miñan"

«Ibrahimaren istorioak primeran laburbiltzen du migratzaileen odisea» Amets Arzallus Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

  • Sorkuntza: Ibrahima Balde – Amets Arzallus.
  • Egokitzapena: Timberlake Wertenbaker.
  • Zuzendaritza: Ander Lipus.
  • Zuzendaritza eta koreografia laguntzailea: Philippe Ducou.
  • Aktore zuzendaritza: Manex Fuchs.
  • Interpreteak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernández de Larrea, Mikel Kaye.
  • Argiztapena: Oier Ituarte.
  • Eszenografia: José Pablo Arriaga.
  • Musika: Aitor Agiriano (Toro).

 

galdakao.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non