Tenerifeko Taoro hoteleko gelan da Agatha eta beste gau bat pasatzen ari da esna. Bere senarrarekin hautsi izanaren mamuek eta bere amaren oraintsuko galerak arrasto sakona utzi dute errealitateaz duen pertzepzioan. Prest dago erokeria bat egiteko eta Ingalaterratik ekarri duen pozoi ahalmentsu bat irensteko. Horrela utziko dio behingoz sufritzeari.
Gizon dotore baten ustekabeko bisitak bere planak eten egiten ditu. Benito da, hotel berean dago eta idazlea da. Abizenak: Pérez Galdós. Zarata bitxiak entzun ditu eta dena ondo dagoela egiaztatu nahi du. Bi jeinu horien artean lotura elektrizatzaile eta dibertigarri bat ezartzen da berehala, non sekretuak, fobiak, gezurrak, desioak eta frustrazioak argitara ateratzen diren. Agatharen planak aldarazi eta haren bizitza salbatzeko gai ote da Benito?
Fitxa artistikoa: